XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irteerarik gabetan, familiaren diru guztiak batu eta Capodistrian irina egiteko erabili ohi zuten txibiaz bete zuen kamioia.

Entzuna zeukan berak Europako gainontzeko merkatuetan prezio ona egiten zuela txipiroiak, halako gauza higuingarri bat nola jan zitekeen oso ondo ulertzen ez bazuen ere.

Kontua da, aste batean, Metkovic eta inguruko portuetan harrapatutako txibia guztia erosi zuela berak kamioia eta erremolkea, biak, leporaino betetzeraino.

Baina gauzak ez zeuden errazak.

Izola, Tirano, Split eta Fiume-Rijekako muga berrietan uste baino luzeago joan zitzaizkion egunak Italiako lurrak zapaldu baino lehen.

Mota guztietako ejerzitoak eta hizkuntzak ikusi zituen egun haietan.

Baina azkenean, lortu zuen iparralderantz, Kopenhage bidean jartzea, alajaineta.

Zazpi urte lehenago ezagutu zituen bide eta autopista zabal haiek.

Orduan kendu zituen etxeko gela bakoitzean eta kamioian ere bai (...)